Ruper Ordorika: “Bakarka kantatzearen soiltasun hori oso gustukoa dut”

Pello Argiñarena 2024ko mai. 17a, 12:36

Bere ibilbideko hamabi abesti bildu ditu artista oñatiarrak ‘Bakarka bi’ diskoan. Kantuak biluzik. Gitarra hutsaren laguntza, soilik. Igandean, Iruñeko Baluarten izanen da. Metropoli Forala irratsaioan elkarrizketa egin diogu Ruper Ordorikari.  

Ruper Ordorikak bere ikuskizunetan gehiegi abestu ez dituen lanak aukeratu ditu ‘Bakarka bi’ disko honetarako. Bestalde, bere oso kanta ezagunen bertsioak ere hautatu ditu. Garai ezberdinetako kantak dira. Estilo ezberdinak entzungai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!