Metropoli Foral berezia, Arrotxapearen bihotzetik

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko mai. 3a, 13:26

Patxi Larrainzar ikastetxe publikoan saioa egin du Euskalerria Irratiak

Metropoli Forala saioa Iruñeko Arrotxapea auzoko Patxi Larrainzar ikastetxe publikotik egin dute gaur, 9:00etatik 11:00etara eta zuzen zuzenean. “Ikastetxeko hezkuntza komunitatearen bitartez, Iruñeko auzorik populatuena den Arrotxapea ere zagutu nahi izan dugu”, azaldu du Metropoli Forala saioko esatari Pello Argiñarenak.

Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4. eta 5. Bosgarren mailako ikasleek parte hartu dute emanaldian. Besteak beste, auzoaren historia azaldu dute, eta auzoko parkeen inguruko informazioa ere eman dute.

Silvia Nuñez Perez zuzendariak, Edurne Goñi Olite ikasketa buruak eta Barbara Beriain Sainz idazkariak egin dituzte cicerone lanak, ikastetxeak darabilen sistema pedagogikoaren berri emanez.

Auzoko bestelako eragileak ere izan dira irratsaioan: Ivan Gimenez kazetari, idazle eta Ezkaba aldizkariko kide ohia; Arrotxapeko Euskara Taldeko  Jabi Tejedor; Chill Mafia taldeko kide eta auzoko ereserki bihurtu den 31014 kantuaren sortzaile Beñat Rodrigo Kiliki Frexko; eta Patxi Larrainzar ikastetxeko gurasoei euskara eskolak ematen dizkien Jon Zeberio.

Denok bat egin dute esaterakoan Patxi Larrainzar Arrotxapea auzoaren bihotz euskalduna dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!