Nazioarteko txotxongilo jaialdia ospatuko dute egunotan Barañainen. Gaur hasi eta datorren astelehenera arte, maiatzaren 6ra arte egingo dute. Aurten, anzterki emanaldiak eta kalejirak egongo dira baita jaialdiaren bultzatzaile Juan Faro eta Ana Buenori omenaldia ere.
Hiru herrialdetatik etorritako konpainiek parte hartuko dute jaialdian Nafarroako eta Euskadikoekin batera. Valladolid, Kantabria, Aragoi, Katalunia, Madril, Portugal eta Italiatik etorritakoek ere hartuko dute parte. Oholtzak ere, nonahi izanen dira: udaletxeko aretoa, kultur guneko plaza, auditorioa eta Alaitz eta Los Sauces ikastetxe publikoak izango dira eszenatoki.
Haurrentzako eskola saioak eskaintzeaz gain, bestelako emanaldiak izango dira publiko zabalarentzat. Zuzeneko musika duten antzezlanak, hitzik gabekoak, gaztelaniazkoak eta euskarazkoak egongo dira aukeran. Hain zuzen, jaialdiari amaiera emateko, astelehenean, euskarazko bi funtzio izango dira. Lehena, goizez eskola saioan, GLU GLU izeneko emanaldia eta arratsaldeko 16:00etan, Kontukantari 2. Mendian ibiltari ikusteko aukera Udaletxe plazan.
Bestalde, Barañaingo txotxongilo jaialdiaren 30. edizioko kartel hautatuak egongo dira ikusgai egunotan hiriko 25 lokaletan. Kontsultatu programa osoa hemen.