Formatu txikiko sei kontzertuk osatzen dute Iruñeko Udalak antolatutako Kantu eta Hitza musika zikloa. Maiatzaren 16an abiatuko da zikloa eta ekainaren 20ra arte luzatuko da; kontzertuok iluntzeko 20:00etan izango dira O plazan.
Aurtengo edizioan estilo askotariko sei talde edo bakarlari igoko dira oholtzara. Lehen hitzordua maiatzaren 16an izango da eta Lilo talde iruindarraren kontzertua izango da. Aste bete beranduago, 23an, Alarma Moreak joko du O plazan; 30ean Bidaide taldeak Pasaportea lana aurkeztuko du; ekainaren 6an Esanezin bakarlariaren Erretratu bat entzuteko aukera; 13an Gari eta Maldanbera; eta azkenik, zikloa ixteko Kerobiaren kontzertu akustikoa ekainaren 20an.
Sarrera doakoa da lekuak bete arte eta euria eginez gero, kontzertuak Descalzos kaleko Erraldoien Txokoan egingo dira.