Alaine Agirre idazlea omenduko du Irakurketa Publikoaren XXIII. edizioak astelehenean

Miren Mindegia 2024ko apirilaren 18a

Biurdana Institutuak, Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatzen duten literatura ekitaldia astelehenean izanen da, goiz osoz Biurdana Institutuan eta 19:00etan Juslarotxa Civivoxean

Alaine Agirreren 'Karena' liburua izanen da aurtengo Euskal Liburuaren Irakurketa Publikoan irakurriko dena. Goizeko 8:30etatik hasi eta 14:00etara, liburuaren atalak irakurriko dira Biurdana Institutuan. Baina ez hori bakarrik, izan ere gazteek idazlearekin bildu eta galderak egiteko tartea ere izanen dute, goiz erdian eginen den mahai-inguruan. Amaia Riesko ikastetxeko zuzendariak adierazi bezala, "besta bat izanen da, literaturaren besta bat". Aurten bere 23. edizioa izanen duen ekimenaren helburua argia da: "Ikasleen artean literatur zaletasuna sustatzea eta gazteei erreferente berriak edukitzeko aukera eskaintzea".  

Iluntzeko 19:00etan idazleak hitzaldi bat emanen du, bestalde, Arrotxapeako Juslarotxa Civivoxean. Zuzendariak argitu moduan, biak ala biak ekitaldi irekiak izango dira, bertaratu nahi duen orori zuzenduak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!