Goi-tentsioko Forestalia proiektuari baimena eman zion bai, baina enpresak ingurumenaren kaltetan proiektuak nabarmen aldatu dituela salatu izan dute hainbat erakundek, esaterako, Autopista Elektrikorik Ez plataformak. orain, Estatuak emandako baimena errekurritu du Nafarroak.
Nafarroako Gobernuak aurkeztutako ebazpenetan ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenak egiten dira eta aldez aurreko administrazio-baimenak ematen dira Forestalia talde pribatuak goi-tentsioko lau linea zabaltzeko Aragoitik datorren energia ebakuatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegora eramateko, Nafarroa zeharkatuz.
Hala ere, Foru Exekutiboak Ingurumenaren Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiaren zenbait ebazpenen aurkako errekurtsoa aurkeztu du, ingurumen, paisaia eta gizartean izan ditzakeen kalteak aurkezten zituen txostena ez baitute kontuan izan.
Plataformak legez kanpokotzat jo zituen dagoeneko martxoan goi tentsioko linea biren proiektuak Ingurumen Ebaluazio Legea betetzen ez dutelako; Forestaliarena batetik eta Espainiako Sare Elektrikoarena bestetik. “Irregularrak eta informazio eta parte hartzerik gabeak” zirela salatu zuten. Goi tentsioko linea horiek 24 herri eta eskualdetan izanen dute eragina, gutxienez.