Greba eginen dute eremu urdineko langileek martxoaren 25, 26 eta 27an

Haritz Pascual Garjon 2024ko mar. 21a, 12:20

Dornier enpresak uko egin dio lan hitzarmen berria negoziatzeari eta ekainean ezarriko du Udalak ordainpeko aparkatze sistemarako baldintza agiria. Horregatik, aste santua baino lehen hiru eguneko grebara deitu dituzte langileak, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek.

“Soldata igoerarik ez badago, sukaldeko olioa ordain diezagutela” zioten kartelak eskuetan  azaldu dira langileak Iruñeko eremu urdina kudeatzen duen Dornier enpresaren bulegoetara. “Nazkatuta gaude, enpresak ez duelako lan hitzarmena negoziatu nahi” azaldu dute sindikatuek, “Ekainean Udalak baldintza agiria aterako du eta ordurako enpresa barruan ez baditugu gure gutxiengoak ongi ezarrita, ezinezkoa izanen da egoerari buelta ematea”.

Azken urteotan galdu duten erosmen ahalmena jarri dute mahai gainean sindikatuek. “Enpresak dio ezin duela soldatarik igo eta %0ko igoera planteatzen du” salatu dute langileen ordezkariek, “Gaur egun hori onartezina da”. Dornierrek 150 langile ditu Iruñean, kalez kale dabiltzan zaintzaileak dira ezagunenak, baina badaude garabietako langileak, administraziokoak eta teknikariak ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!