Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren egoeraz aurkezpen eta solasaldiak antolatu dituzte hainbat eragilek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Zehazki, ekimenean parte hartzen ari dira Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen birfundazioari buruzko gogoeta animatzen duen Bagira prozesua, Aztiker Kooperatiba, Parte Hartuz Ikerketa taldea, EHUko Subiranotasunak masterra eta Ipar Hegoa, Manu Robles-Arangiz eta Iratzar fundazioak.
Iruñeko aurkezpena gaur eginen dute, 19:00etan, Iruñeko Kale Nagusiko Txalaparta liburu-dendan. Mattin Etxeberrik, Txomin Povedak eta Ekhi Zubiriak Bagira prozesuaren berri emanen dute, eta Bagirak berak Aztikerrekin batera egin duen inkestaren emaitzak aurkeztuko dituzte.