Berria FM Berriaren podcast feministaren bigarren aldiaren urteurrena Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat dator, eta motibo bikoitz horri heltzeko, jendaurrean zuzeneko saioa eginen dute Uxue Reyk eta Ane Eslabak. Azken urteotako olatu feministari eta zaintzari buruzko hausnarketekin osatuko dute Berria FMko atal berezia. Horretarako, Uzuri Castelo soziologoa eta Ainhoa Olaso bilgune feministako kidea gonbidatu dituzte saiora.
Katakraken dute hitzordua, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan. Espazioa mugatua den heinean, izena ematea ezinbestekoa da bertaratu ahal izateko. Podcastaren zuzeneko grabaketa izango da eta martxoaren 8an aireratuko dute saioaren emaitza.
Ez-ohiko atala grabatzeko aitzakia bikoitza eta mugarri bikoitza ere bai. Izan ere, 2023an eraldaketa bizi izan du Berriak eta erronka berriekin dator. Euskal Herriko Mugimendu Feministak, halaber, aurrekaririk gabeko greba feminista egin zuen azaroaren 30ean, zaintzaren auzia erdigunean jarriz. Hausnarketa horiei helduko diete Eslabak eta Reyk, jendaurrean, martxoaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Katakraken.