Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua bere osotasunean Udalaren esku izanen da hemendik aurrera

Euskalerria Irratia 2024ko ots. 23a, 10:43

Zerbitzua eskaintzen zuen Iruñeko EELZ sozietate publikoa desegin ondoren Udalak bere gain hartuko du eta zerbitzua bateratuko du. 848 pertsonari arreta eskaintzen die eta 200 langile inguruk eskaintzen dute arreta.  

Iruñeko Udalak Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua bateratzeko lehen urratsak eman ditu. Iruñeko ELZ sozietate publikoa desegin ondoren, udal langileak soilik arduratuko dira adineko pertsonentzako etxez etxeko arreta zerbitzua eskaintzeaz. Orain arte ELZ sozietate publikoaren bitartez kudeatzen zen zerbitzuaren zati bat, eta orain, Udalaren esku egonen da zerbitzua bere osotasunean.

Udalak azaldu duenez, zerbitzuaren kalitatea hobetzea dago erabaki horren gibelean. Egun, Etxeko Arreta Zerbitzuak 814 erabiltzaile baino gehiago artatzen ditu, eta ia 200 profesionalek egiten dute lan. Langile gehienak, 175 inguru, Iruñeko Udalaren mende daude zuzenean, baina, 23 profesional enpresa publikokoak dira.

Hartara, zerbitzua bateratuta, lehentasuna emango diote lanaldi partzialeko kontratuak dituzten esperientzia eta antzinatasun handieneko langileen lanaldiak luzatzeari; eta gainontzeko langileak, kontratazio-zerrendan sartuko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!