Joxe Abaurreak, Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta Agenda 2030eko zinegotziak, Tokiko Gobernu Batzarraren ostean astelehen honetan jakitera eman duenez, "Ebazpenean alkatetza dekretua sinatu da, azpiegituran hondatutako akatsengatik eragindako kalte-ordaina ordaintzeko errekerimendua egiteko". Erantzukizun solidarioko adierazpena da, "Diseinuan eta obran parte hartu zuten eragile guztientzat".
Abaurreak adierazi du aurreko gobernuaren “arduragabekeriaren” azken kapituloa dela, “Irizpide politikoengatik tematu baitzen zaldainarekin aurrera egiten, txosten teknikoek kontrakoa esaten zuten arren”. “Arazoa teknikoa zen ez politikoa; zaldainaren diseinu txarretik hasita, ejekuzio okerra…pasarela horrek hondamen akatsak zituen eta ez zen normal funtzionatzeko gai”. Ondorioz, konponketetan Iruñeko Udalak, UPNren aginte garaietan, zaldainaren beraren eraikuntzaren kostuak baino hiru aldiz gehiago gastatu du.