Udalak bederatzi obretako langile lanpostu atera ditu. Horietako bakarrean eskatu du euskarazko profila. Ongi argudiatu du lanpostu horrek ikastetxeetan, kultur etxean eta beste hainbat lekutan herritarrekin duen harreman zuzenarengatik euskara ezinbesteko duela, eta halere Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak atzera bota du.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Agurne Gaubekak atzo salatu zuenez, hizkuntzen arteko berdintasuna apurtu nahi duen estrategia baten aitzinean gaudela: “Estrategia judizial eta politiko bat da, eta horren barruan denak balio du. Luze joko du, eta ezinbestean aurre egin behar diogu”.
Zizurko Euskara Taldearekin batera, Behatokiak, Euskararen Defentsarako Sareak, Euskal Herrian Euskarazek, ELA, LAB Eta Steilas sindikatuek eta Zizurko Geroa Baik eta EH Bilduk deitu dute protestara. Gaubekareb aburuz, batasun hori da oldarraldi judizialari aurre egiteko bidea.