Nafarroako Pilota Jokoaren Elkarteak egoitza berria estreinatu du

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 8a, 12:38

Tejeria kaleko 27.ean zabaldu ditu ateak Nafarroako Pilota Jokoaren Elkarteak.

Nafarroako Pilota Jokoen Elkarteak badu egoitza: Iruñean, Tejeria kaleko 27.ean 60 metro koadroko lokala da. Iruñeko Udalak bost urterako utzi dio egoitza hori eta gaur izan da inaugurazio ekitaldia. Iruñeko alkate eta zinegotziak bertaratu dira eta barruko aldea ezagutzeko aukera izan dute. 

Pilotaren etxearen hasiera bat izatea nahi du NAPIKEko Nafarroako Pilota Jokoaren Elkarteko presidente Xabier Martinez Alabak: " Artxiboa izanen da, material guztia bilduko duen tokia. Bilera gunea gainerako herrialdeekin bat egiteko: Mexiko, Valentzia eta Portugal ere bai une hauetan". Ikerketa alorrarekin ere hasia du lana unibertsitate desberdinekin lanean ari baita. Sareak sortu nahi dituzte Iruñea izan dadin Pilotaren Munduko Hiriburu.

Euskal pilotaren balioa goraipatu du Iruñeko alkate Joseba Asironek ere: "Ondarea, kirola, kultura, turismoa eta ekonomia ere bada". Bost urterako egoitza utzi dio Udalak hala bere bidea egiten hasteko "aukera" emateko. 

Nafarroako Pilota Jokoen Elkartea 2022an jaio zen era xede du pilota jokoa sustatu, babestu eta iraunaraztea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!