Labaren terraza babestu du epaitegiak beste behin

Bidane Beloki Ezker 2024ko ots. 1a, 10:08

Nafarroako Auzitegi Administratiboak ere egin zuen bezala, epaitegiak berriro ere arrazoia kendu dio UPNri; Labak terraza jartzeko eskubidea duela ondorioztatu dute.

Epaitegiak berriro ere arrazoia kendu dio UPNri eta Labaren terraza babestu du. Iruñeko Gaztelu plazan hasieratik terraza paratzeko eskubidea izan dute eta hori berretsi du orain auzitegiak. 

Administraziorekiko-auzibideak deuseztatu du UPN Iruñeko Udalean indarrean zegoenean hartutako erabakia eta egindako errekurtsoak. 2022an Laba zabaldu zutenetik, kafetegi izaeragatik  terraza jartzeko lizentzia eskatu eta hura izatea zegokion eta 20 hilabetez terrazarik gabe egon da elkartea, diru galerak eraginez. 

Errekurtsoa atzera bota eta kostuak ordaintzera kondenatu ditu errekurtsogileak. Foru Gobernuak terraza lizentzia emateko agindua jaso, eta hala egin zuen. Lehenik ebazpen baten bidez eta ondoren, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren foru agindu baten bidez. Azkenik, Labak terraza zabaltzea lortu zuen, duela lau hilabete, iazko urriaren hasieran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!