Olatz Zugastik plazaratu duen bakarkako zazpigarren lana da Hitzño bat erran eta, banua berhala izenekoa. Berezko bideari eutsi dio bertan musikariak, hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuez osatzen den musikarekin eta hitzekin non, besteak beste, gure gizartearen itzal, irudipen edo gezurrez haratago begiratzen saiatzen den.
Ander Ederra, Amaiur Cajaraville, Gratxina Lertxundi eta Ander Zulaika musikariak izanen ditu lagun Zugastik larunbatean Iruñean emanen duen kontzertuan. Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak antzokiko leihatilan zein webgunean eskuratu daitezke.