Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) Iruñerriko talde sortu berriaren aurkezpena egingo dute egun osoko festarekin, otsailaren 3an. Iruñerrian euskararen gaineko kontzientzia pizten lagundu eta euskararen aldeko borrokak han-hemenka inarrosteko xedez sortutako taldeak helburu bikoitzarekin antolatu du Euskaraz bizi eguna: “modu informalean” beren burua ezagutzera emateko eta haien proiektuak finantzatu ahal izateko.
Eguerdian hasiko da antolatutako egitaraua, 12:30ean zehazki, Herriko tabernatik abiatuko den trikipoteoarekin, Aldapatik igaro eta Nabarreria zeharkatu ondoren, Zaldiko Maldikon amaituko dena. 14:00etan bertso bazkaria Zaldikon bertan Perio Ardaiz, Ainara Ieregi eta Jabi Lezaunekin. Bazkarian izena emateko urtarrilaren 31 baino lehen 640602301 zenbakira idatzi.
Bazkalostean abesti zaharrak eta berriak abestu, eta 18:30ean, Iruña Taldeak antolatutako kauteren kalejirarekin egingo dute bat euskaltzaleek. Musikarekin jarraiki, 22:00etan Tzigano banden kontzertua eta 23:30etatik aurrera mojito gaua eginen dute DJ Mortxekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!