IPES fundazioaren irakurle taldeak emakumeek sortutako euskal literatura landuko du oraingo txandan. 2023ko hiru nobedade aukeratu dituzte aztergai: Garazi Arrularen Lurraz beste, Anari Alberdiren Gari eta goroldiozko eta Karmele Jaioren Maitasun kapitala.
Ines Castiella Imazek koordinatzen ditu saioak eta saioen amaieran eleberri hauetako idazleekin zuzeneko elkartrukea izaten ahaleginduko direla aitortu du. Presentzialki zein online bidez egiten saiatuko dira eta dagoeneko gonbidatuen baieztapen zenbait jaso dituzte.
Irakurle taldea doakoa da eta hiru saioetan parte hartzeko konpromisoa eskatzen da. Saioetan parte hartzeko eman izena urtarrilaren 25a baino lehen.