PSNko Orkoiengo alkatearen diskurtso euskarafoboa salatu dute

Euskalerria Irratia 2024ko urt. 18a, 12:34

Euskara eta gaztelaniako jardueretara joan ahal izatea “eskubidea baino, pribilegioa” dela adierazi du alkateak.

Orkoiengo PSNko alkateak, Alejandro Lopezek, euskaldunek zerbitzu bikoitzak eta hartara ekintzetan parte hartzeko aukera bikoitza dutela adierazi du alkateak. “Ez gara eskubideez ari, pribilegioez ari gara” gaineratu du.
Alkateak diskurtso euskarafoboa zabaldu izana salatu dute X sare sozialean hainbat erabiltzailek. “Euskarafobiaren diskurtsoa instituzioetatik haizatzen ari dira, zer eta apartheid linguistikoa bizi dugun herrialde batean pribilegiatuak gu garela esateko. Aski da!”, adierazi du Beñat Hach (@hatxen) erabiltzaileak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!