2020ko urtarrilaren 30eko grebako gertakarietara garamatza epaiak. Espainiako Polizia bortizki oldartu zen Iruñeko Donibane auzoan barna zebilen greba piketearen aurka. Tentsio eta tirabiren une batean, polizia batek grebalari bat heldu eta lurrera erori ziren biak. Orduantxe atxilotu zuten epaitutakoa. Polizia salaketaren arabera, atxilotutakoak polizia jo, petardoak bota eta irainak oihukatu zituen. Haien txostenean gainera diote, manifestariek “putasemeak”, “joan zaitezte hemendik” edo ta “ez zaituzte ezta Extremaduran nahi” esan zietela poliziei.
Epaileak ordea, ez du poliziak esandakoa erakusten duen frogarik aurkitu. Hainbat lekuko eta hedabideren bideoak ikusita ez da aipaturiko oihurik aditzen. Beraz, ez irainik, ezta petardo edo ta kolperik ere. Epaileak aske utzi du, zigorrik gabe grebalaria.