Gorka Urbizuk Euskalerria Irratiaren eskutik aurkeztuko du disko berria, Laba elkartean

Euskalerria Irratia 2024ko urt. 16a, 07:17
Gorka Urbizu, 'Hasiera bat' diskoaren promozio argazkietako batean. (Argazkia: Ibai Arrieta)
  • Aurkezpena ostiralean eginen da, hilaren 19arekin, 19:00etan.
  • Solasaldia Juan Kruz Lakastak gidatuko du eta Lekunberriko musikariak bi kanta joko ditu. 
  • Sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, ostiralean bertan. Euskalerria Irratiak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu.

Atzo gauerdian, aurretik iragarri gabe, zabaldu zuen Gorka Urbizuk Hasiera bat, bere bakarkako lehen diskoa, plataforma guztietan. Ordutik ez du adierazpenik egin, kantuei lehentasuna eman nahi dielako. Ongi neurtu nahi du zer esan, non eta norekin. Hori horrela, ostiralean, hilak 19, diskoaren aurkezpena eginen du Iruñeko Laba elkartean, Euskalerria Irratiaren eskutik. Juan Kruz Lakasta lankideak elkarrizketa luzea eginen dio eta Lekunberriko musikariak zuzenean bi kanta joko ditu, entxuferik gabe.

Sarrerak ostiralean bertan jarriko dituzte salgai, Laba elkartean, 17:00etatik aurrera. Euskalerria Irratian hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu gure entzuleen artean, Metropoli Forala eta Irrintzi Plaza saioetan bana, eta webgunean bestea. Halaber, irratiak aurkezpena zuzenean emanen du FMko 98.3an zein euskalerriairratia.eus webgunean.

Imagen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!