Irailaren 22an, Ibarrolak bilera egin zuen Madrilen, Espainiako hiriburuko PPko alkate Jose Luis Martinez Almeidarekin. Urriaren 18an, bigarrenez batzartu ziren, euskaldunon hiri buruzagian. Orduan iragarri zuten Iruñea eta Madril elkarlanean ariko zirela bi norabideetan bi hirietan turismoa sustatzeko, eta horretarako lau urte iraunen zuen akordioa sinatuko zutela.
PSNko zinegotzi Eloy del Pozok protokolo horretaz galdetu zion Martinezi atzoko Presidentetza Batzordean, eta Geroa Baiko zinegotziak erantzun zion ez dutela topatu akordio horren inguruko agiri bakar bat ere.
Talde aurrerakoiek hasieratik esan zuten Ibarrolak Almeidarekin bilerak eginez bere buruaren promozio politikoa besterik ez zuela bilatzen. Bestalde, bilera horien ingurumarian, Ibarrolak iragarri zuen Erraldoien Konpartsak urtarrilaren 27an Madrilgo Plaza Nagusian dantza eginen zuela, eta Konpartsak berak salatu zuen erakustaldi hori ez zegoela itxita.