Su Ta Gar talde Eibartarrak Alarma deituriko diska berriarekin dator Iruñeko Zentral Aretora. 2016an Maitasunari Pasioa estudioko azken lana kaleratu zutenean izan ziren azkenekoz eszenatokietan, eta orain, bueltan dira eszenatokietan disko berriaren biran.
11 kantaz osaturik eta 60 minutu irauten ditu Alarmak eta hori baita beste asko ere entzuteko parada eskainiko dute gaur arratsaldeko 20:00etan Zentral Aretoan. Arratsaldeko 19:00etan irekiko dituzte aretoko ateak eta oraindik ere sarrerak eskuragarri daude Zentralen webgunearen bitartez.
Askotariko estilo eta koloretako diskoa da Alarma. Hastapenetan jorratutako rock doinu indartsuak berreskuratu dituzte eta Maitasunari Pasioa diskoan aurkeztutako erritmo lasaiago eta melodikoak uztartzen ditu azken lanak.