Ana Arsuaga da Verde Prato proiektuaren gibelean dagoena, eta aurreratu duenez, Zentraleko kontzertuan Adoretua azken diskoko kantuak interpretatuko ditu; pop elektronikoko kutsua da nagusi. Arratsaldeko 20:30ean hasiko da kontzertua. Santas Pascuas jaialdiko emanaldian ere Jimena Amarillo musikariaren txanda izango da.
Lan honetan Verde Pratok bere aurreko proposamenetan landutako kontzeptualtasuna alde batera uzten du. Orotara, erritmo markatuko zazpi abesti biltzen ditu lanak, horietako batzuk reggaetoiaren generoaren baitan ere klasifikatu daitezkeenak. Halere, intimista da Adoretua eta esperientzia pertsonalak biltzeaz gain, bizipen unibertsalak kontatzen eta kantatzen ditu.
Verde Pratok bere abesti miretsiak (Pakean utzi arte - Hertzainak), belaunaldi bateko erreferentziak (Zu atrapatu arte - Kortatu) berrikusten ditu, eta bere munduetara eramaten ditu, ikuspegi berri batekin.
Zentraleko emanaldia iluntzeko 20:30ean hasiko da eta ordu erdi lehenago zabalduko dira aretoko ateak. Sarrerak oraindik eskuragarri daude Zentraleko webgunean, baita bertako leihatilan ere.