Gaur, Gaiarren, 'Arrain bat bezala' antzezlana

Euskalerria Irratia 2024ko urt. 3a, 08:45

Memoria nola lausotzen den, iragana eta oraina errealitate berri batera iritsi arte nola batzen diren aztertzen du ikuskizunak. Arratsaldeko 18:00etan, Gaiarre antzokian.

Gaiarre antzokiak antolatutako gabonetako programazioaren barneko proposamena da Arrain bat bezala antzezlana. 18:00etan hasiko da familientzako ikuskizuna.

Martzial da ikuskizuneko protagonista, eta beti gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian lasaitasunaz gozatzen. Baina azkenaldian badirudi arrainek ihes egiten diotela, agian apur bat despistatuta dabil...

Producciones Maestras konpainiaren antzezlan honen zuzendaria Ana Maestrojuán da antzezleak Patxi Larrea eta Iker Bengoetxea dira. Bengoetxeak berak azaldu digu kontakizunaren haria: "bere oroimenean eta egunerokoan eragina duen gaixotasuna dauka protagonistak, eta horren inguruko hausnarketa da, nola aldatzen zaion bizitza".

Arrain bat bezala memoria nola lausotzen den, iragana eta oraina errealitate berri batera iritsi arte nola batzen diren aztertzen du. Nola heltzen dion arrain batek pixkanaka oroimena galtzeari. Martzial protagonistaren hausnarketak, fantasia eta fikzioa, eta benetako errealitatea ikusarazteko familientzako ikuskizuna da. Sarrerak zortzi euroan eskura daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!