Ibón Martín idazle donostiarraren Oninen abenturak literatur bilduman oinarritutatako antzezlana dakar Tdiferencia konpainiak. Oraingoan, Oninek eta bere lagun taldeak txangoa egingo dute Iruñera, gure koliseoa ezagutzeko asmoz. Behin bertan daudela, Jaione euren irakasleari kasurik egin gabe galdu egingo dira eta abentura eta bizipen ugariz gozatuko dute. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta sarrerak zortzi euroan eskuratu daitezke.
Tdiferencia da ekoizpen honen atzean dagoen konpainia nafarra. Arte eszenikoetan aritzen diren emakumeen kooperatiba eta Nafarroako antzerkigintzan erreferente den ekoiztetxea da. Orain arte 30 ikuskizun antzetu dituzte euskaraz eta gaztelaniaz. Euren lanek izaera sozial nabarmena dute eta hainabat gai jorratzen dituzte, hala nola aniztasunaren eta bizikidetzaren defentsa, genero-indarkeriaren aurkako borroka edo abusuaren eta jazarpenaren prebentzioa adin txikietan.
Antzezlanari dagokionez ordu beteko iraupena dauka. Maite Redinena da zuzendaritza artistikoa eta antzezle nagusiak Irati Muñoz, Celia Fañanas, Naiara Azpilikueta, Kimetz Etxebe eta Ibán Alguea dira.