Ez da ezuztekorik izan eta EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroako 15 zinegotziek baiezkoa eman diote Joseba Asiron alkate egiteko zentsura mozioari, Iruñeko historiako lehena. Kontra, UPN eta PPko 11 zinegotziek egin dute. 15 eta 11, gaur matematikak argiak izan dira.
Cristina Ibarrolak eutsi dio azken asteotako tonu tentsoari eta hitz potoloak erabili ditu bai bilkura aretoan eta baita prentsa aretoan ere. "Traidoreak" "Gezurtiak" deitu die PSNko kideei, "Terroristak" EH Bildukoei. Kazetarien aurrean adierazi du, "EH Bildurekin akordioak sinatu aurretik nahiago duela garbiketa lanetan aritzea". Sare sozialetan erantzun zabala jaso dute, klasimo kutsua duten hitzek.
Gehiengo aurrerakoiak aldiz, lasaitasuna eskatu du eta elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko aldarria ere. Joseba Asironek berak gaur egun garrantzitsu eta zirraragarria dela esatearekin batera, triste edo ta haserre daudenekiko errespetua eskatu.
Udaletxeko balkoitik, plazan bildutako milaka herritarrak agurtu eta gero, kalera jeitsi da Joseba Asiron, atzetik bere udal gobernu taldea osatzen duten EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroako zinegotziak zituela. Plazan txarangak, gaiteroak eta animazioa izan dira nagusi. UPNren aldekoak zokoratuta geratu direlarik, jai giroa zapuztu ezinean.
Horrela izan da @josebaasiron alkate moduan kalera, herritarrekin elkartzera #zentsuramozioa bozkatu eta gero. pic.twitter.com/wwXNynispe
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) December 28, 2023