“Urteetan Madrilen egin izan duena salatu nahi du orain UPNk”, esan zuen atzo Geroa Bairen senatari Uxue Barkosek, Espainiako Senatuan UPNren senatari Maria Caballerorekin Iruñeko zentsura mozioaren karietara izandako ika-mikan.
Caballerok oso hitz gogorrak erabili zituen mozioa salatzeko: “Espainiarrei egindako traizio bat da, bereziki ETAren biktima izan ziren eta bizitza galdu zuten guztientzat”.
Jarraian, Barkosek hartu zuen hitza, eta galdera zuzena egin zion Caballerori: “Zer negoziatu zenuten zuek 2022ko otsailean? Iruñeko alkatetzari eustea Pedro Sanchezen lan erreformaren truk”, esan zuen, “nahiz eta jokaldia ez zitzaizuen ongi atera”. “Urteetan Madrilen egin duzuena salatzen ari zarete orain”, gaineratu zuen: “UPNk ere Madrilen negoziatu izan du Iruñeko alkatetza”.
‼️🎥 @uxuebarkos acusa a UPN de pervertir la realidad en torno a la moción de censura en #Iruña
— Geroa Bai (@geroabai) December 20, 2023
👉🏻”En febrero de 2022 ustedes negociaron amarrar y sostener la Alcaldía de #Pamplona a cambio del apoyo a la reforma laboral de Pedro Sánchez” pic.twitter.com/SoqFVkOC2Q
Bestalde, Espainiako Senatuko atzoko bilkura horretan, EH Bilduko senatari Josu Estarronak Iruñeko zentsura mozioa zenbat aldiz aipatzen zuten zenbatu zuen.
Ez zirudikeen bilkuraren gai zerrenda Iruñea aipatzeko aproposa zenik, aztergaiek ez baitzuten loturarik euskaldunon hiri buruzagiarekin: Espainiako ekonomiaren norabidea, enpresa estatalak, erkidegoen finantzazioa, EFE Agentziaren egoera, amnistiaren legea, Talgo trenen egoera, nekazaritzarako gasolioa, konstituzionaltasunaren aurkako ekimenen kontrako helegiteak, txirotasuna, gizarte segurantza… Bada, Estarronaren arabera, puntu horietan guztietan Iruñea aipatu zuten, guztira, 41 aldiz.
Orden del día Pleno Senado
— Josu Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) December 20, 2023
- Rumbo de la economía
- Empresas estatales
- Financiación autonómica
- Agencia EFE
- AIReF
- Ley Amnistia
- Trenes Talgo
- Gasóleo agrícola
- Recursos inconstitucionalidad.
- Pobreza
- Seg. Social
…
En TODOS se ha citado Pamplona. Total de veces: 41 pic.twitter.com/DXhpRNVykB