Abenduaren 24a eta 31 -hau da, Gabon-gaua eta Urtezahar-gaua- igandearekin tokatu dira aurten. Eta Landabengo azoka hain zuzen ere igandeetan zabaltzen dute. Gauzak horrela, hainbat salmenta-postutako nagusiek bi egun horietan zabaltzeko baimena eskatu dute eta Iruñeko Udalak baimen hori eman egin die: hala nahi dutenek beren salmenta postuak zabaltzerik izanen dute, bai jakiak saltzen dituztenek, baita arroparekin eta bestelako osagarrirekin lan egiten dutenek ere. Ordutegia ohikoa izanen da. Beraz, azoka 9:00etatik 14:30era izanen da irekita. Urteko gainontzeko igandeetan -uztailean eta abuztuan izan ezik-, Landabengo azokan 119 salmenta-postu jartzen dituzte.