Markos Gimenoren 101 letrakartel liburuaren aurkezpena arratsaldeko 19:00etan egingo dute Laban. Santi Leonek gidatuko du solasaldia Sarrionaindiarekin, eta ekitaldia, Zu non, han da!, Laba eta Karrikirik antolatu dute. Sarrionaindiaren azken liburuaren edizio grafikoa Esteban Montoriok egin du eta Pamielak argitaratu.
Markos Gimeno Vesga, 1974ko maiatzaren 5ean jaio zen Ermuan. "Lagunak animatzeko, elkarlanean aritzeko eta buruari bueltak emateko dohaina izan zuen gaztetatik", azaldu du Pamielak. Sorkuntza handiko pertsona izan zen eta hartara bideratu zuen bere bizitza; artista polifazetikoa izan zen. Horren adibide dira esaterako, palindromoetatik sortutako kartelak, hain zuzen, Sarrionaindiak bildu dituenak liburu honetan.
Liburua hitz-jokoak eta hitzak ez ezik, Gimenoren testuingurua, herri bat, eta garai bat, 1970ean jaiotako gazteena hain zuzen jorratzen ditu. 101 kartelez osatutako bilduma bat izateaz gain, Gimeno beraren hainbat lan grafiko bildu ditu. Ilustrazio bakoitzaren alboan palindromoetako hiru hizkuntzatako itzulpenak eta horien forma edo atzealdeko iruzkinak erantsi ditu Sarrionaindiak.