Arratsaldeko seietan abiatuko da abenduaren 24ko kalejira Iturralde y Suit kaletik, eta Zabalgunea zeharkatuta, iruñeko Alde Zaharrean sartuko da Olentzero. Estafeta karrikan gora egin aurretik, Udaltxe plazara sartuko da ikazkina, Iruñeko alkateak hiriko zapia jar diezaion. Muthiko Alaiak eko abesbatza eta La Pamplonesa banda batuko dira orduantxe. Kalejirak Estafeta eta Amaia kaleetan gora eginen du, Zabalgunera itzultzeko.
Kalejirak 750 partaide ditu, musikari eta dantzarien artean. Aurten antolakuntzak azken urteotan galdu diren karrika dantzak berreskuratu nahi ditu, Iruñeko kalejiraren bereizgarrietako bat baitziren. Kalejirna gainera, jaiotza, txondorra eta txalapartariak eramanen dituzten gurdiak izanen dira. Animaliak, Faltzestik datoz eta 200 inguru izanen dira.
Aurten lehendabiziko aldiz, guerdian, Iruñeko Udalak ongi etorria eginen dio Olentzerori. Iruñean ohitura da Lesakako eredua jarraitzea eta ikazkinaren figura ateratzea kalejiran, baina Cristina Ibarrolak antolatutako ekitaldian, benetazko Olentzero izanen da, haurrekin solasean eta balkoitik agurra eginez.