"Biren arteko desadostasuna zegoen eta orain lauren arteko akordioa dago, 16 zinegotzi biltzen dituen akordioa" azaldu du Koldo Martinezek. Geroa Baikoak, lau alderdien arteko adostasuna azpimarratu du behin eta berriz, "Biren arteko adostasuna dela zabaltzen ari baita han eta hemen. Horrela balitz, soilik bi indarren arteko akordioa, ez luke zentsura mozioa ezta aurkezteko gutxiengorik emango" azaldu du Martinezek.
"Gaur ematen den pausua lehendabizikoa da" adierazi du Geroa Baiko zinegotziak, "Lehendabiziko urrtasa pendiente diren lan guztiak egin ahal izateko, UPNren blokeo politikoa gainditzeko lehendabiziko pausuak". Eta zerrendatu ditu, bere ustez, mahai gainean izan beharko diren egitasmoak: Sanduzelaiko biribilgunea, Sarasate pasealekuaren birmoldaketa edo ta Gurutzeko Parkingaren obrak gelditzea. Zentzu horretan, Koldo Martinez, Udal Gobernu berriaren programan lan egiteko prest azaldu da "Iruñeko hiritarren interesen aldeko programa eta lehentasun zerrenda osatzeko". "Geroa Baik Udal Gobernu taldean parte hartu nahi du" adierazi du koalizioko eledunak, "Koherentziaz eta arduraz, hori da gure jarrera eta nahia".