Patxi Lopez Kongresuko talde sozialistaren bozeramaileak ukatu egin du bere alderdiak EH Bildurekin Iruñean zentsura mozioa adostu izana Pedro Sanchez presidente izendatzeko akordioa itxi aurretik. Lopezek Ibarrolari alkatetza kendu eta Asironi ematearen akordioaren xehetasunak ezagutzen ez dituela aitortu duen arren, Sanchezen inbestiduraren aurretik sortu izana ukatu du.
Deuseztatu ez ezik, bozeramaile sozialistak, mozioa justifikatu du, argudiatuz Iruñeko Udala "geldirik" dagoela, "inorekin inolako akordiorik lortzeko gai ez den" gobernu talde bat duelako buru, eta hiru urte daramatzalako aurrekonturik onartu gabe. Andoni Ortuzar EAJko buruak “ekainean egin zitekeen” arren, ildo beretik erantzun dio gaur jasotako albisteari: “Iruñeko zentsura-mozioa justifikatuta dago, Udala geldirik eta aurrekonturik gabe dagoelako”. "Olatua Iruñean sortzen da, baina ‘kontra-olatua' Madrildik etorriko da".
Madrilen ere erantzun diote gaurko albiste nagusiari. “Epekako eta ezkutuko txeke zuria eman dio Sanchezek ETAren beso politikoari”, adierazi du Ayusok. Feijook Iruñeko Alkatetza Sanchezek Bilduri egindako "kaputxadun itunaren prezioa" dela adierazi du eta "sumingarria" dela azpimarratu. Podemoseko Ione Belarrak aldiz, “albiste ona” ospatu du, “azkenean gobernu aurrerakoia” eta “udal hauteskundeetan herritarren gehiengoak bozkatu zuena" lortu da eta.
Hiri buruzagiko erreakzioei begira hurrengoa adierazi du Javier Garciak: “Esan zuten ez zutela Bildurekin akordiorik egingo, eta lehentasunezko bazkidea dela haien botoak behar diren lekuetan. Ezetz esan zioten Iruñeko zentsura-mozioari, eta hemen dugu. Forua hobetzeko legea ez zutela aldatuko esan zuten, eta erreforma abian jarri dute”.
Haserrea are nabariagoa izan da UPNko buru Javier Esparzaren erantzunetan. PSNri "terroristei Iruñea entregatzea" leporatu ondoren, Esparzak iragarri du UPNk PSNrekin duen harremana "erabat hautsita" geratu dela. "Hemendik aurrera Maria Txibitek ezin dio ezer eskatu UPNri", nabarmendu du eta irmoki gaineratu du "PSNk ez dezala UPN ezertarako deitu”. Garcia Adaneroren erantzuna hurbil ibili da: “Iruñearen ondoren, PSOEk Bilduri egingo dion hurrengo ‘ordainketak’ ETAko presoekin zerikusia izango du”.
Sánchez entrega Pamplona a Otegi,con el pacto de las capuchas, a cambio del sillón en la Moncloa
— Carlos García Adanero (@GarciaAdanero) December 13, 2023
Es una vergüenza y una afrenta que se regale Pamplona a los que llevaban asesinos en sus listas y nunca han condenado a ETA
POLÍTICA DE MISERABLES
Cuando crees que en el PSOE no cabe más indecencia, los hechos te demuestran que sí.
— Sergio Sayas (@sergiosayas) December 13, 2023
Es nauseabundo que den la alcaldía de Pamplona a Bildu.
Es una ofensa a las víctimas, una falta de respeto a su propia historia y una patada a la democracia.
El pacto con Bildu no era gratis.