“Hiru urteko paralisiaren ondotik, Iruñeak dalaketa bat behar du”, azaldu du PSNren antolakuntza idazkari Ramon Alzorrizek, Iruñeko zinegotzi sozialistekin batera egindako agerraldian. “Horren aurrean arduraz jokatu dugu”, gaineratu du.
Alzorrizen arabera, EH Bildurekin, Geroa Bairekin eta Zurekinekin loturikoa ez da gobernu akordioa, PSN ez delako parte hartuko udal aginte taldean.
Alzorrizen arabera, akordio honetara iristeko negoziazioak Espainiako Gobernua eratu eta gero abiatu ziren. Akordioak PSNren Exekutiboaren aho bateko onespena jaso du, eta PSOEren zuzendaritzarekin korordinaturik lortu dute.
Kazetariek galdetu diote ea akordioa EH Bilduri emandako ordaina den, Pedro Sanchezen gobernua sostengatzeagatik. Eledun sozialistak ezetz erantzun du: “Ez diogu inori deus zor. Nafarroan eta Iruñean lorturiko akordio politiko bat da, Iruñeko herritarren bizitza hobetzeko”.