Esparzak "terroristei Iruñea entregatzea" leporatu dio PSNri

Euskalerria Irratia 2023ko abe. 13a, 10:39

PSOEk Nafarroaren etorkizuna "ETAko kideekin negoziatu duela", egotzi die UPNko presidenteak X sare sozialean.

Esparza UPNko presidenteak "Iruñea terroristei ematea" leporatu dio PSNri, sozialistek EH Bildurekin Cristina Ibarrola kargutik kentzeko eta Joseba Asironi alkatetza emateko zentsura-mozioa adostu dutela jakin ostean.

"Iruñea EH Bilduko terroristei ematea da Sanchezi, Chiviteri, Cerdani eta Alzorrizi falta zitzaien azkena", gaitzetsi du buruzagi erregionalistak X sare sozialean duen profilean.

Argitaratu duenez, "agerikoa da PSOEk ETAko kideekin negoziatu duela Nafarroaren etorkizuna".
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!