Gaur banatuko dute udal egutegia

Bidane Beloki Ezker 2023ko abe. 14a, 08:59

20.000 egutegi banatuko dira goizez eta arratsaldez hiriko hamabost gunetan. José Luis Sanagericok irabazi du aurtengo argazki nagusiaren saria. 

Iruñeko Udalak 20.000 udal egutegi banatuko ditu gaur, hilak 14. Hiriko hamabost tokitan jaso ahalko da dohainik. Jende pilaketa saihesteko asmoz hainbat gunetan banatuko da goizez zein arratsaldez. Pertsona bakoitzak gehienez bi egunkari har ditzake.

Ohikoa den moduan, egutegia Enfoca lehiaketan hautatutako argazkiak biltzen ditu eta elebiduna da. Aurkeztu diren 479 argazkietatik, hamabi hautatu dira, hilabete bakoitzerako bat, Iruñeko une eta kokapenak jasotzen dituztenak. Gainera, aurten paperean eskuratzeaz gain, udalaren webgunean digitalki deskargatzeko aukera egongo da.  

Banaketari dagokionez, Civivox eraikinetan eta udaletxean banatzeaz aparte hurrengo tokietan banatuko da, zehazki: Kultura Sailaren egoitzan (Descalzos kalea 72); Sanduzelaiko, Mendillorriko, Iturramako, Zabalguneko eta Jus la Rochako Civivoxetan; Gazteriaren Etxean; Erripagañako zentroan; Txantreako Salestarretan; Santa Maria La Realen; eta Etxabakoitz, Ermitagaña eta Buztintxuriko zentro komunitarioetan ere banatuko dira.

José Luis Sanagericok irabazi du Enfoca lehiaketa 'Luces y sombras' argazkiarekin eta 900 euroko saira jaso du. Bigarren saria Pedro Pileño Malvarri eman diote, 'Encrucijada' lanagatik, 600 eurokoa; eta hirugarren saria Endika Donamaria Azparrenek eskuratu du, 'Neguko gau ilunak' lanarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!