Eneko Aizpuruak Bidasoan gora saiakera literario mamitsuan irekitako bidea probestuta, fikziora dakartza orain bertan aletutako hainbat eta hainbat gai; gai ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, Gaueko azken expressoa eleberriak modu hunkigarri eta zabalean ezagutzeko aukera emango digu.
Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere ahotik, nahiz bizikide izan dituen seme, maitale, alaba eta emaztearen ahotik ezagutuko ditu irakurleak protagonistaren ibilerak, Portugalgo sorterritik Euskal Herriko Bidasoaldera eraman zutenak.
Aizpuruak bere laugarren eleberri honetan migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari, familiari, baita, azpigai moduan ere, Euskal Herriari eta euskal gatazkari heltzen die.
Gaueko azken expressoa arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko du, Zaldiko Maldikon, Santi Leonek gidatuko du aurkezpena; sarrera librea da.