Atxiloketak Iruñean eta Sevillan izan ziren atzo. Indar Gorrik bere sare sozialetan baieztatutakoaren arabera, 9 kide atxilotu zituen hemen Nafarroan Espainiako poliziak eta antza beste 25 Sevillako muturreko zale, Andaluziako hiriburuan. Pasa den irailaren 23an Iruñean, Osasuna eta Sevillaren arteko partidaren atarian izandako liskarretan parte hartzea leporatu die poliziak atxilotutakoei. Egun horretan, Arrosadia inguruan, elkarren kontra egin zuten bi zale taldeek eta orduantxe Espainiako poliziak bi sevillar atxilotu zituen, antza makilak eta lehergailu txikiak gainean zituztela.
Iruñean atxilotutako zaleak ilunabarrean geratu ziren aske, Espainiako poliziaren aurrean deklaratu eta gero.