A30 Greba feminista orokorra

Gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte villavesetan osteguneko greba feminista orokorrerako

Euskalerria Irratia 2023ko aza. 28a, 11:44

Puntako ordutegian zerbitzua %60koa izango da eta egunean zehar %40koa, azaroaren 29ko eta 30eko gaueko zerbitzuei ere eragingo diete TUC ezarritako gutxieneko autobus zerbitzuak. 

ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek azaroaren 30erako deitutako greba feminista orokorraren harira ezarritako Eskualdeko Hiri Garraioaren (TUC) zerbitzuaren gutxieneko zerbitzuak % 60koak izango dira puntako orduan (6:30etik 9:30era; 13:00tik 15:30era eta 17:00etatik 20:30era). Gainerako orduetan % 40koak izango dira (9:30etik 13:00era; 15:30etik 17:00ra eta 20:30etik 22:30era), laneguneko garraio normalaren zerbitzuari dagokionez.
Deitutako grebak ostegunean, hilak 30, amaitzen diren edo hasten diren lan-txandei ere eragingo die, eta, beraz, gaueko zerbitzuak ere gutxieneko zerbitzuak izango dira. Asteazken gauean, hilaren 29an, linea bakoitzeko lehenengo eta azken zerbitzuak besterik ez dira egingo. Ostegunean berriz, bermatutako zerbitzua orduro izango da. Orduan behin igaroko da autobusa linea guztietan N8 eta N9 ibilbideetan izan ezik; bi ordutik behin egingo da gutxieneko zerbitzu bat linea bakoitzean.
Zerbitzuaren xehetasunak Villavesetan, Hiri Garraioaren webgunean eta Herritarrei Arreta emateko telefonoan (948 42 32 42) kontsultatu ahal izango dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!