24 ordutan gertatu den bigarren ezbeharra izan da. Goizeko 06:50ak aldera Zumurdiñeta industrialdegiko Industrial de Armaduras Omnian gertatu da istripua. Foruzaingoaren lehen datuen arabera prentsa mekaniko batek harrapatu du langilea. Ikertzen ari dira istripuaren zergatiak.
51 urte zituen Altsasuko langileak eta 20 urte baino gehiago esperientzia zuen enpresan bertanko langilea prentsa mekaniko batek harrapatu du eta Foruzaingoa ikertzen ari den arrazoiengatik, langilea prentsa mekaniko batek harrapatu zuen eta bertan hil zen.
LABen arabera, Hego Euskal Herrian aurten hil den 51. langilea da. Azken 24 ordu eskasetan Nafarroan lan istripuan hil den bigarren langilea da. Atzo, Cintruenigon, enpresa bateko sabaian lanean ari zela, 54 urteko langile bat erori eta hil zen.