Dindaia Fundazioak haurrentzako neguko tailerrak antolatu ditu

Miren Mindegia 2023ko aza. 23a, 19:49

Eguberriko egunetan emanen diren tailerretarako izen-ematea zabalik dago azaroaren 30a arte

Euskarazko kalitatezko aisialdi guneak eskaintzea eta familia kontziliaziorako aukerak eskaintzea. Horiek dira Dindaia Fundazioaren helburuak. Hartara, dagoneko martxan ditu eguberriko opor egunetarako tailerrak. 

Josune Paskualek azaldu digun moduan, egitarau zabala prestatu dute: hiri tailerrak, motxilak apaintzeko tailerra, parkour saioak, zientzia eta sukaldaritza eta Ipuin argi misteriotsua izenekoa. 

Informazio guztia eta izen-emateak Dindaiaren webgunean aurkitu daitezke. 

 

HIRI TAILERRAK: 

Ipuin misteriotsuaren irakurketa eta gero, honen inguruko dinamika desberdinak egingo ditugu.

LEKUA: Civivox Juslarotxa (Arrotxapea)

DATA:

  • Abenduak 26 -29
  • Urtarrilak 2 - 5

ORDUTEGIA: 8:30-14:30
  Sarrera 8:30-9:30
  Irteera 13:30-14:30

NORI ZUZENDUTA: Haur Hezkuntza  - Lehen Hezkuntza 3. maila arte
PREZIOA:

  • Abenduaren 26tik 29ra: 60€
  • Urtarrilaren 2tik 5era:  60€
  • 2 asteak: 120€

 

MOTXILAK APAINDU: 

Motxila hainbat materialekin apainduko dugu, estilo propio eta dibertigarri bat sortuz.

Lekuak eta datak:

  • Civivox Iturrama, abenduak 26 eta 27, 11:00-13:30
  • Civivox Juslarotxa (Arrotxapea), abenduak 28 eta 29, 11:00-13:30
  • Plazara! (Alde zaharra), urtarrilak 4 eta 5, 10:30-13:00

Nori zuzenduta: LH 3. mailatik LH 6. maila arte

Prezioa: 2 egunak 28€ (Izen ematea 2 egunetarako izango da).

 

PARKOUR:

Lekua: Civivox Juslarotxa

Data: Urtarrilak 2 eta 3

Ordutegia: 11:00 - 13:30

Nori zuzenduta: LH. 3 mailatik LH 6. maila arte

Prezioa: 2 egunak 20€ (Izen ematea 2 egunetarako izango da).

 

ZIENTZIA ETA SUKALDARITZA: 

Zientzia eta gozogintza tailerrak. Sormena eta irudimena lantzeko errezeta eta esperimentu originala, errazak eta berezi egingo ditugu.

Lekua: Civivox Mendillorri

Data: Urtarrilak 2 eta 3

Ordutegia: 11:00 - 13:30

Nori zuzenduta: LH. 3 mailatik LH 6. maila arte

Prezioa: 2 egunak 30€ (Izen ematea 2 egunetarako izango da).

 

IPUIN ARGI MISTERIOTSUA:

Ipuin argi misteriotsuaren irakurketa eta gero, honen inguruko dinamika desberdinak egingo dira.

Lekuak eta datak:

  • Civivox Iturrama, abenduak 26 eta 27, 11:00-13:30
  • Civivox Mendillorri, urtarrilak 2 eta 3, 11:00-13:30

Nori zuzenduta: HH 1. mailatik LH 2. maila arte

Prezioa: 2 egunak 25€ (Izen ematea 2 egunetarako izango da).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!