Generoa umoregai duen 'Luze edo Motz' emanaldia, gaur Zaldiko Maldikon

Miren Mindegia 2023ko aza. 17a, 13:15

Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak "emakumeon mixeriak" izanen dituzte mintzagai ostiralean Zaldiko Maldiko elkartean emanen duten umorezko bakarrizketan

Bakean dagoena bakean utzi lanaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai: hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Luze edo motz-ekin, Zaldiko Maldiko Elkarteak Irri on, Zaldikon umorezko zikloari hasiera emanen dio. Emankizuna arratsaldeko 20:00etan izango da, elkartean bertan, sarrera librearekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!