Inauteriak begibistan dituzte dagoeneko Iruinkokoek. Larunbat honetan, nahi duen orok Koko Xuri, Koko Beltz edo Koko Fauna bezala izena emateko aukera izanen du Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, Ihitz Iriarte antolakuntza taldeko kideak azaldu moduan. Iruinkokoa duela urte batzuk sortu zen Iruñeko inauteria pizteko helburuarekin eta urtez-urte indartzen joan da ekimena. Koko Gauaren helburuak, jendeari izena emateko aukera ematea eta aurreko urteetan parte hartu duen jendea berriro biltzea izanen dira, besta giroan, baita inauteri honen helburuak eta baloreak zeintzuk diren azaltzea ere.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera otamena eskainiko da eta ondoren Hiruki Hiruki DJ-taren pintxaldia izanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!