Iruñerriko AEK-k ikasturte hasierako jaia eginen du gaur, Iruñeko Geltoki gunean. Goizeko saioa 10:00etan hasiko da; arratsaldekoa, aldiz, 16:30ean. Besteak beste, Ibil Bedi eta Nahiak Nahi taldeek kontzertu akustikoak eginen dituzte. Horretaz gain, mintzagune bat izanen da, eta ikasleentzako jolasak eginen dituzte.