“Labriteko zaldainan xahututako diru guztia berreskuratzeko exijituko diogu UPNri”

Haritz Pascual Garjon 2023ko urr. 16a, 14:21

Iruñeko EH Bilduko udal taldearen iritziz, “Lotsagarria eta eskandalu handia” izan da Labriteko zaldainaren konponketan egin den diru publikoaren kudeaketa. Indar subiranistak erantzunkizun politikoak eta ekonomikoak eskatuko ditu obretan 1.6milioi euro baino gehiago gastatu direla ezagutu eta gero.

Euskal Herria Bilduk baieztatuta ikusi du azken lau urteotan salatutakoa. Joxe Abaurrea zinegotziak azaldu duenez, “Puntuz puntu bete da iragartzen ari ginena; lau urteko atzerapena, gezurrak, ilegaltasunak, gastua hirukoiztea…”. Indar subiranistako zinegotziaren esanetan, “UPNk seriotasunik eta zintzotasunik gabe jokatu du zaldainaren auzian, auzi politiko bihurtu zuenetik”.

“Gastatutako 1.6milioi horiek berreskuratzeko bermerik ez dago” salatu du Abaurreak, “Lotsagarria da, eskandalu handia funts publikoen kudeaketan”. EH Bilduk argi du, ardura politikoak eskatzeaz gain, “Xahututako diru guztia berreskuratzea exigituko” diotela UPNri. “Gastatuko guztia berreskuratzen ez bada, ondare erantzunkizun pertsonalak eskatuko ditugu arduradun politikoek beren poltsikotik ordain dezaten” gaineratu du EH Bilduko zinegotziak. “Ez dugu onartuko herritar guztiek haien arduragabekeria ordaintzea” adierazi du Joxe Abaurreak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!