Metropoli Glamour

Iñaki Rubio (kazetaria): "Drag-a aldarrikapen politiko bat da"

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 11a, 10:00

"Drag"-aren hegalen atzean erreportaje sakona egin zuen Iñaki Rubio Mendozak Kazetaritzako Gradu Amaierako Lanean. Euskal Herriko drag mugimenduan murgildu zen Rubio, edo hobeto esanda, Burundako Carrie Bradshaw. Metropoli Foralean transformismoaren nondik norakoak izan ditugu hizpide. 

Ezin hobeki margotutako koadro bat bezalakoa da drag-a. Oholtza, musika, ahotsa, publikoa, efektu bereziak, arropa, makillajea, atrezzoa... "Sexu eta genero rol hegemonikoak maskara bat dira, eta hankaz gora jartzen ditu drag-ak", azaldu du Rubiok. Drag queen, drag king eta drag queers mugimenduak izan ditugu hizpide; azken finean, cisheteroarautik aldentzen diren erreferenteak.

Euskal Herria "transformismoaren oasia" dela dio Rubiok. Diziplinak 100 urte baino gehiagoz egindako ibilbideak komunitate eta estilo ezberdinak uztartu ditu eta Euskal Herrian berezko nortasuna lortu du azken urteotan. Euskara ere izan da drag-a Euskal Herrian hedatzearen  arrazoietako bat, aitortu du Rubiok.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!