Iruñeko Udalak etxez-etxeko arreta zerbitzua zuzenean kudea dezala eskatu dute EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko urr. 4a, 07:12

Osoko bilkurara eramateko adierazpena sinatu dute, eta horretan alorreko zinegotzi Maria Caballero gaitzestea proposatzen dute

“Etxez-etxeko arreta zerbitzua udal kudeaketa zuzeneko zerbitzu bakarrean batera dadila”. Hori eskatzen du EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak sinaturiko adierazpenak. Baita egun zerbitzua kudeatzen duen enpresa publikoa desegin dadila ere. Finean, “bete dadila Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpena, zeinaren arabera udalak zerbitzuko 162 langileak udalaren plantillan berrintegratu behar dituen”.

Adierazpena biharko osoko bilkuran izanen da aztergai, eta Maria Caballero zinegotzi erregionalista gaitzestea proposatzen du, "etxez-etxeko zerbitzuaren kudeaketa negargarriaren arduradun nagusia delako”. Adierazpenaren arabera, “alorreko buru moduan, berak ahalbidetu du zerbitzua bitan banatzea, deskoordinazio egoerak sortuz, eta erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua okertuz”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!