Ortzadar Elkarteak Gamazadaren 130. urteurrena gogora ekarriko du ikuskizun batekin

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 3a, 10:11

Urriaren 8an, 12:00etan, Labrit pilotalekuan eskainiko dute estreinakoz Oier Zuñigak moldatutako ikuskizuna; sarrera librea da tokiak bete arte.

Aurten,  130 urte bete dira Gamazada izeneko gertaera historikoa gertatu zenetik; Gamazo ministroak Nafarroako zerga-erregimena kentzeko asmoaren aurrean herritarrek izandako erreakzioa izan zen hura. Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak urteurrena ospatzeko ikuskizuna egingo du urriaren 8an, igandean, eguerdiko 12:00etan. 

Gertaera historiko hau zela eta, 1894an Joselico izenez ezaguna zen Jose Jarautak bertso sorta bat egin zuen urte hartan Monteagudon egindako paloteadoa (makil dantza) funtzioan interpretatzeko. 1978. urtean, Nafarroako Erriberan bi urtez landa-lanean aritu ondoren, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Jose Jarautaren makil dantza birsortzen zuen ikuskizuna aurkeztu zuen, jatorrizko testua eguneratuta eta testuinguru berrienera egokituta.

Oraingo honetan, Gamazadaren 130. urteurrena gogora ekartzeko, 1978ko testu egokituan oinarritutako makil dantzaren funtzioaren bertsio berria diseinatu Ortzadarrek. Testua egungo errealitatera hurbildu nahian, Oier Zuñiga antzerki-zuzendariak egokitu du. 16 dantzarik, 8 musikarik eta hainbat aktorek musika eta dantza tradizionaletako piezak zein herri antzerkiko piezak antzeztuko dituzte emanaldian.

Sarrera doako da, edukiera bete arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!