Altaffaylla Tafallako kultura-elkartea izan zen Txalaparta argitaletxearen aurrekaria, Ane Eslava egungo editoreak gogoratu bezala. 1985ean tokiko gaiak eta memoria historikoari buruzkoak argitaratzen hasi zen. Navarra 1936. De la Esperanza al Terror lanak inpaktu izugarria eragin zuen argitaletxe eta politika arloan.
Historia eta memoria historikoa lantzeko asmoarekin abiatu zen zigilua eta ordutik hona 1.500 liburu inguru argitaratu ditu euskaraz zein gaztelaniaz, batez ere saiakera eta narratiba generoetan baina baita komikia eta gazte narratiba ere plazaratuz azken urteotan. Euskal gaiei buruzkoak, historikoak eta gaurkotasunekoak, beste internazionalista batzuekin osatzen direnak. Horien artean mundu osoko literatura, saiakera, nazioarteko politika, globalizazioa eta antikapitalismoa, ekologia, feminismoa, herri zapalduak, ezkerreko klasikoak eta abar argitaratu dituzte.