Astebururo bi auzotara iritsiko da ziklo berri hau, bi saiotan, eginen diren aire zabaleko musika emanaldiekin. Iruñeko Udalak musika eta ostalaritza uztartuko ditu irailaren 16tik urriaren 8ra bitartean larunbata eta igande eguerditan egingo den Bermutean kultur programa berriaren bidez. Izenak iradokitzen duen bezala bermutaren orduan, astebururo bi auzotako txoko eta plazak musikaz girotuko dira, 12:15ean eta 13:30ean.
Bermutean zikloak Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurreneko programazioaren lekukoa hartuko du kultur agendan, eta lau asteburutarako aire zabaleko musika jarduerak dakartza. Sei auzotara iritsiko da musika: Donibanera, Arrotxapeara, Bigarren Zabalgunera, Buztintxurira, Milagrosara eta Iturramara.
Programazioari dagokionez askotariko musika estiloak aurki daitezke; pop rocketik folkera. Emanldien artean disko-jartzaileak, abeslariak, tokiko musika, fanfarreak edo abesbatzak egongo dira, besteak beste. La Pamplonesa bandak ere bere tartea izango du Bermutean, urriaren 7an, 12:15ean, Iturramako Félix Huarte plazan denboraldiaren estreinaldia egingo dute aire zabalean.
Bermutean, non eta zer
Irailak 16, larunbata
Donibane auzoan, Yamaguchi plazan 12:15ean Musas y Fusas familiarteko emanaldia eta 13:30ean San Juan eskolako gaiteroak.
Irailak 17, igandea
Arrotxapea auzoko Anelier pasealekuan 12:15ean Joaquín Mayako Txistulariak eta jarraian, 13:30ean Proud Marys.
Irailak 23, larunbata
Bigarren Zabalgunea Karlos III.aren etorbidea eta San Fermin kalearen arteko bidegurutzean 12:15ean Oskia Txistu Taldea egongo da eta 13:30ean Gussy taldea.
Irailak 24, igandea
Donibane auzoko Azueloko Monasterioaren plazan 12:15ean Lau Haize Fanfarrea eta 13:30ean Maialen Lecumberri.
Irailak 30, larunbata
Arrotxapeako Anelier pasealekuan 12:15ean Willy Folk eta 13:30ean Adriana Olmedo.
Urriak 1, igandea
Buztintxuriko Erraldoien plazan 12:15ean Musas y Fusas familiarteko euskarazko emanldia eskainiko dute eta 13:30ean Zuperri fanfarrearen txanda.
Milagrosa auzoan berriz, 12:15ean Ziripot txarangarekin Kalejira.
Urriak 7, larunbata
Iturramako Félix Huarte plazan 12:15ean La Pamplonesaren emanaldia eta 13:30ean Iturramako bulebarrean Raúl Vital.
Milagrosa auzoan, Lezkairuko gaiteroekin Kalejira 12:15etatik aurrera.
Urriak 8, igandea
Bigarren Zabalguneko Karlos III.aren etorbidea, entzierroaren monumentuaren ondoan, 12:15ean Viva la música abesbatza eta 13:30ean Go & Go DJak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!