Gaur hasiko da Emmusikadas jaialdia

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 14a, 09:20

Irailaren 17ra bitartean, emakumeak erdigunean, askotariko proposamen artistikoez gozatzeko aukera eskainiko du jaialdiak Zentralen.

Bi egun besterik ez dira falta emakumeen eta disidenteak diren pertsonen presentzia artistikoa eta diskurtso eraldatzaileak erdigunean jartzeko. Ostegunean hasiko da Emmusikadas jaialdia eta igandea bitartean, 17ra arte, aniztasuna eta aniztasun musikala ere eskainiko dute Zentralen. Indiea, rocka, trap eta folka; eta askotariko emanaldiak, kontzertuak, dantza, bertsolaritza edota DJ Setak aurki daitezke.

Emmusikadak emakumeak oholtza gainean jartzeaz gain, prestakuntza-aukerak eta hausnarketarako eta topaketarako guneak sortzen ditu. 2021ean sortu zen, udako kontzertuen programazio zabala eskainiz, baina orain, mahai-inguruen, publikoarekin egindako elkarrizketen eta tailerren bidez, sendotu, eta lau eguneko jaialdi bilakatu da.

Programa, egunez egun

Irailak 14, osteguna

Jaialdiari hasiera emango diote Tanxugueiras, Rebeca Lane, MICE eta Perlatak. DIADORIM DJ Set-aren txanda izango da eta Leire Dallas, Lara Pemán, Carol Bastida, Janire Duarte eta Xelyna MBAren dantza proposamenaz gozatzeko aukera.

Irailak 15, ostirala

Bigarren egunean Rodrigo Cuevas artista asturiarra, Lia Kali, Albina Stardust eta Divina Comedia drag artistak, Ekiñe kantautorea eta DJ Set de flaca izango dira protagonista. Gainera, Albina Stardust eta Divina Comediak drag tailerra eskainiko dute. Izan ere, “bizitzan behin, gutxienez, mundu guztiak probatu beharko luke zer den drag izatea”, 

Irailak 16, larunbata
Programazio zabalena egongo da larunbatean. Goizean goiz egunari hasiera emango diote Irantzu Varela kazetari eta umoregileak eta Andrea Momoitio Pikara Magazineko zuzendariak osatutako Sinsorga proiektuaren aurkezpenarekin. 
Ondoren, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Maialen Belarra eta Miren Amurizaren eskutik bertsolaritza saioa egongo da. Egunean zehar, Andrea Momoitiok Maialen Lujanbio bertsolariarekin, Paloma Polo artistarekin eta Ana Tijoux abeslariarekin zuzendutako topaketak izango ditugu. Arratsaldean hasiko dira musika emanaldiak eta hauek dira entzungai izango ditugunak: Ana Tijoux, Anari, Elvirus, Safu, Lasole eta Joharen DJ Set.

Irailak 17, igandea
Christina Rosenvigne kantautorearen emanaldiekin amaituko da igandean jaialdia. Duela 30 urte argitaratutako Que me parta un Rayo diskoa berreskuratu du abeslariak eta Emmusikadas jaialdira ekarriko du. Aiert Alberdi Gipuzkoako abeslari gazteak lagunduko dio jardunaldi honetan. Azkenik, Irantzu Varelak dinamizatutako topaketa bat izango dugu. Bertan, Esty Quesada -Soy Una Pringada izenaz ezaguna- umoregile eta diziplina anitzeko artista elkarrizketatuko du.
 
Kontsultatu hemen emanldi bakoitzaren ordutegia eta sarrerak eskuratu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!